2019(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

BERTSOLARIAK EUSKARAREN EGUNEAN

Euskararen egunean, ikastolako bertso eskolako bertsolariek saio alai eta bixia eskeini ziguten. jon Iturberekin prestatutako saioa arina izan zen eta gure ikasleek euskararen alde asko egin dezaketela erakusgai izan zen.
ZORIONAK EGAPEKO BERTSO ESKOLARI!



2019(e)ko abenduaren 3(a), asteartea

EUSKARAREN EGUNA

Euskararen egunean haur minbiziaren aurka EITBk antolatutako MARATOIRAKO "Lau Teilatu" kanta zoragarria abestu genuen.

2019(e)ko uztailaren 1(a), astelehena

2019(e)ko maiatzaren 16(a), osteguna

2018/2019 BERTSO JAIALDIA


Maiatzaren 15ean, Urnietako pilotalekuan elkartu ginen 4.maila, 5.maila eta 6.mailako ikasleak ikasturte honetako bertso jaialdia ospatzeko. Gure etxeetako aiton-amon, guraso zein anai-arrebak ikusle finak izan ziren, txalo zaparradekin animatu gintuzten.






2019(e)ko apirilaren 12(a), ostirala

ESKOLARTEKO BERTSO PAPER LEHIAKETA

Apirilaren 9an, Egape ikastolako 4.-5.-6. mailako ikasle batzuk parte hartu zuten azken urteetan Hernaniko Biterin egiten den Eskolarteko Bertsopaper lehiaketan.
Ilusioz, ekintzaren lehen zatian bertso idatziak osatu zituzten.
Ondoren, atseden txiki bat izan eta Bertso eskolakoen txanda iritsi zen. Ikastolako Bertso eskolako bertsolari txikiek, Jon Iturbe, bertsolariaren eskutik, oso saio polita eta borobila egin zuten, ikusleen txalo zaparrada jasoz.
Bukatzeko Hernaniko bertso eskolako bertsolari nagusienen saioa izan genuen eta azkenik egindako berso paperen sari banaketa.
Ikastolako hiru ikasle izan ziren sarituak, 3.-4. mailako kategorietan, Oihana Zubiri eta Aiora Garcia; 5.-6. mailako kategorian, berriz, Joane Caballero izan zen saritua.
Goiz polita eta entretenitua izan zen, inondik ere.
Zorionak guztiei, eta bereziki Jon Iturberi!!!
Gora Egapeko Bertso eskola eta bertsolariak.






2019(e)ko apirilaren 4(a), osteguna


EGUNEKO ZENTROA

Martxoaren azkeneko astean, eguneko zentrora joan ginen, bertako aiton-amonekin ekintza ezberdinak egin genituen:jokuak, margotu, kantatu, hitz egin...



Zein aberasgarria den!!!




2019(e)ko otsailaren 4(a), astelehena

SANTA AGEDA ABESTEN!!!


Gaur Santa Ageda bezpera izanik, 4 urtekoengana joan gara guk geuk sortutako koplak abestera!



2019(e)ko urtarrilaren 23(a), asteazkena

EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA


Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariek eta dantzariek eskainitako emanaldiaz gozatzeko aukera izan dugu LH4.mailako kideok. Bertan, ikuskizun paregabeaz gozatu dugu.

Guk geuk ere, parte hartzeko aukera izan dugu. Zein ederra izan den!!!





2019(e)ko urtarrilaren 2(a), asteazkena

GABON KANTEKIN

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON GUZTIEI ETA ESKERRIK ASKO 24an GUREKIN ABESTERA ATERA ZINETEN GUZTIEI!!!