2021(e)ko urriaren 14(a), osteguna

LIZARRA

 Kaixo denoi!!

Ikasturte berriari hasiera polita emateko elkarbizitza irteera egin dugu Lizarrara. Oso ondo pasa dugu bertan. Lehenengo egunean piraguismo egin genuen arratsaldean. Arraunean eginez ibaian gora eta behera ibili ginen, edo saiatu behintzat.... Nekatu ginen arren, gauean oraindik ere parrandarako gogoa ere gelditu zitzaigun!! Hurrengo goizean Lizarran bertan dagoen kobazulo batera joan eta esploratzen ibili ginen. Gauza harrigarri bat ikusi genuen: errekatxo txiki bat zegoen kobazuloaren barruan eta badakizue zer?? Ura gazia zen!! Jarraian kanpinera itzuli, maletak egiten bukatu eta tristura handiarekin Urnietara itzuli ginen. Elkarbizitza irteera bat berriro ere egiteko irrikitan gaude! 

Ondo izan!! =)

4. mailako ikasle eta irakasleak