2018-2019 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2018-2019 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019(e)ko uztailaren 1(a), astelehena

2019(e)ko maiatzaren 16(a), osteguna

2018/2019 BERTSO JAIALDIA


Maiatzaren 15ean, Urnietako pilotalekuan elkartu ginen 4.maila, 5.maila eta 6.mailako ikasleak ikasturte honetako bertso jaialdia ospatzeko. Gure etxeetako aiton-amon, guraso zein anai-arrebak ikusle finak izan ziren, txalo zaparradekin animatu gintuzten.






2019(e)ko apirilaren 12(a), ostirala

ESKOLARTEKO BERTSO PAPER LEHIAKETA

Apirilaren 9an, Egape ikastolako 4.-5.-6. mailako ikasle batzuk parte hartu zuten azken urteetan Hernaniko Biterin egiten den Eskolarteko Bertsopaper lehiaketan.
Ilusioz, ekintzaren lehen zatian bertso idatziak osatu zituzten.
Ondoren, atseden txiki bat izan eta Bertso eskolakoen txanda iritsi zen. Ikastolako Bertso eskolako bertsolari txikiek, Jon Iturbe, bertsolariaren eskutik, oso saio polita eta borobila egin zuten, ikusleen txalo zaparrada jasoz.
Bukatzeko Hernaniko bertso eskolako bertsolari nagusienen saioa izan genuen eta azkenik egindako berso paperen sari banaketa.
Ikastolako hiru ikasle izan ziren sarituak, 3.-4. mailako kategorietan, Oihana Zubiri eta Aiora Garcia; 5.-6. mailako kategorian, berriz, Joane Caballero izan zen saritua.
Goiz polita eta entretenitua izan zen, inondik ere.
Zorionak guztiei, eta bereziki Jon Iturberi!!!
Gora Egapeko Bertso eskola eta bertsolariak.






2019(e)ko apirilaren 4(a), osteguna


EGUNEKO ZENTROA

Martxoaren azkeneko astean, eguneko zentrora joan ginen, bertako aiton-amonekin ekintza ezberdinak egin genituen:jokuak, margotu, kantatu, hitz egin...



Zein aberasgarria den!!!




2019(e)ko otsailaren 4(a), astelehena

SANTA AGEDA ABESTEN!!!


Gaur Santa Ageda bezpera izanik, 4 urtekoengana joan gara guk geuk sortutako koplak abestera!



2019(e)ko urtarrilaren 2(a), asteazkena

GABON KANTEKIN

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON GUZTIEI ETA ESKERRIK ASKO 24an GUREKIN ABESTERA ATERA ZINETEN GUZTIEI!!!

2018(e)ko abenduaren 22(a), larunbata

BERTSO ESKOLAKO BERTSOLARIAK

ZORIONAK BERTSO ESKOLAKO BERTSOLARIEI ETA BERE IRAKASLEARI, JON ITURBE.
PRIMERAN ARI ZARETE!!!

2018(e)ko abenduaren 3(a), astelehena

EUSKARALDIA: IKASLEEN ARTEKO TOPAKETAK

JOAN DEN OSTIRALEAN 
4.MAILA B-KOAK 
 1. MAILA A GELARA JOAN GINEN.
EUSKARALDIA GOGOAN
ORMAIRUDI EDER BAT EGIN GENUEN ELKARREKIN. 
AHOAK IPINI DITUGU BERTAN
AHO BARRUTAN GUZTIEN ARGAZKIAK.
 AUKERATU DUGUN  LELOA : "GUK EUSKARAZ"