2022(e)ko abenduaren 15(a), osteguna

 


LH4. MAILAKOEN ANTZERKIA

Pasa den astelehenan LH$. mailako ikasleok, Joxemari Berasategik zuzenduta, antzerki emanaldiak eskaini genizkien HH5 eta LH1 mailetako gure ikaskideei. Eskertu behar diegu egin ziguten harrera eta oparitutako txaloak. Guk, ere, nerbioak gaindituta ondo pasa genuen.



2022(e)ko urriaren 24(a), astelehena

MENDI IRTEERA BURUNTZARA

 

MENDI IRTEERA BURUNTZARA


Pasa den urriaren 21ean LH4. mailako ikasle eta irakasleok egun osoko mendi irteera egin genuen Buruntzara. Ikastolatik abiatu eta Azkorteraino joan ginen. Bertan atseden txiki bat hartu ondoren Buruntzako gailur aldera jo genuen. Bertatik, Urnietako inguruneak behatu  eta, berriro, Azkortera itzuli ginen bazkaltzera. Bazkal ostean ikastolarako bidea hartu genuen Berrasoetako parkean atsedenalditxoa eginez. Egun ederra pasa genuen gure herriko bazterrak ezagutuz.




2022(e)ko urriaren 11(a), asteartea

LH4 OLLON



LH 4. MAILA OLLON




Pasa den urriaren 6 eta 7an LH 4. mailako ikasle eta irakasleak Olloko (Nafarroa) aterpetxean burutu genuen bi egunetako egonaldia. Bertan, natura eta elikaduraren inguruko hainbat jarduera egin genuen: baratza, animalien zaintza, ogia... Egia esan asko ikasi genuen bertako begiraleekin eta oso-oso ondo pasa genuen. 

2022(e)ko irailaren 21(a), asteazkena

Ongi etorriak 2022-2023 ikasturtera!

 


2022-2023 ikasturteari hasiera eman diogu. Lehenengo irteera zinemaldiarekin lotuta, Belodromora joan gara film bat ikustera: Terra Willy: planeta ezezaguna.

Goiz polita eta atsegina pasa dugu elkarrekin. 

2022(e)ko maiatzaren 17(a), asteartea

AURTENGO ABENTURAK

 Kaixo familia!! 

Ia ia iritsi zaigu kurtso amaiera eta nahiz eta hemen gure berri handirik ez izan galde batetik bestera ibili gara!! Jakin nahi duzue non ibili garen? Jarraitu irakurtzen eta ikusiko duzue!


Ikasturtea ongi hasteko eta pilak kartzeko bi egun zoragarri pasa genituen Lizarrako kanpinean. 



Ba al dakizue zer den landare itsutasuna? Gure landare itsutasuna txikitzeko Garbiñe Larrearen bisita izan genuen. Sendabelarren inguruan asko ikasteaz gain, Milagritos ukendua ere egin genuen. A ze mirariak egiten dituen gure azalean! 





Urnieta liburutegian ere izan ginen Luixi liburu zainarekin. Liburutegian nola ibili azaltzeaz gain bazkide txartela ere egin genuen!! Mila esker Luixi! 

Abenduan zehar balioetan oinarritutako proiektu bat abian jarri genuen, jakingo duzue zein ezta? Bai! Jostailu bilketa. Egape ikastolako familia guztien laguntzarekin jostailu mordoa bildu ahal izan genuen beharra dutenen artean banatzeko. 



2022ari hasiera ezinhobea emateko Bilboko Guggenheim museora joan ginen. Egun paregabea pasa genuen bertan artelanen artean. 





Zer izan nahi duzue zuek handitan? Gure artean denetarik izango dugu etorkizunean!  Informatika fakultatean izan ginen Emakume Zientzialarien inguruan magia jolasak egiten. 




Martxoan bisita oso polita izan genuen. Baikara-ko Esther etorri zen hiru egunetan gurekin lan egitera. Heziketa afektibo sexualaren inguruko lanketa egin genuen eta oso interesgarria eta baliagarria izan zen. Asko ikasi genuen.



Liburuaren Nazioarteko eguna ere ospatu genuen. Maite Franco ipuin kontalariaren abentura entzun genituen eta Nerea Loiola idazlearen Harritxo bat poltsikoan liburua ezagutu genuen. 




Agenda 20-30 lantzen ari gara urteetan zehar, eta oraingoan Añarbera joan gara urak gure bizitzan duen garrantziaz jabetzeko. 





Izango duzue gure berri! Egon adi gure blogera!


Egapeko 4.maila