BERTSOLARITZA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
BERTSOLARITZA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019(e)ko maiatzaren 16(a), osteguna

2018/2019 BERTSO JAIALDIA


Maiatzaren 15ean, Urnietako pilotalekuan elkartu ginen 4.maila, 5.maila eta 6.mailako ikasleak ikasturte honetako bertso jaialdia ospatzeko. Gure etxeetako aiton-amon, guraso zein anai-arrebak ikusle finak izan ziren, txalo zaparradekin animatu gintuzten.






2019(e)ko apirilaren 12(a), ostirala

ESKOLARTEKO BERTSO PAPER LEHIAKETA

Apirilaren 9an, Egape ikastolako 4.-5.-6. mailako ikasle batzuk parte hartu zuten azken urteetan Hernaniko Biterin egiten den Eskolarteko Bertsopaper lehiaketan.
Ilusioz, ekintzaren lehen zatian bertso idatziak osatu zituzten.
Ondoren, atseden txiki bat izan eta Bertso eskolakoen txanda iritsi zen. Ikastolako Bertso eskolako bertsolari txikiek, Jon Iturbe, bertsolariaren eskutik, oso saio polita eta borobila egin zuten, ikusleen txalo zaparrada jasoz.
Bukatzeko Hernaniko bertso eskolako bertsolari nagusienen saioa izan genuen eta azkenik egindako berso paperen sari banaketa.
Ikastolako hiru ikasle izan ziren sarituak, 3.-4. mailako kategorietan, Oihana Zubiri eta Aiora Garcia; 5.-6. mailako kategorian, berriz, Joane Caballero izan zen saritua.
Goiz polita eta entretenitua izan zen, inondik ere.
Zorionak guztiei, eta bereziki Jon Iturberi!!!
Gora Egapeko Bertso eskola eta bertsolariak.






2018(e)ko abenduaren 22(a), larunbata

BERTSO ESKOLAKO BERTSOLARIAK

ZORIONAK BERTSO ESKOLAKO BERTSOLARIEI ETA BERE IRAKASLEARI, JON ITURBE.
PRIMERAN ARI ZARETE!!!