2021(e)ko apirilaren 26(a), astelehena

 

Jasangarritasunerako hezkuntzan aditua den Artelatz elkartearen gidaritzapenean Urumea ibaia ezagutu eta bere urak aztertzeko aukera izan genuen.


Apirilaren 19an  eta 20an gelaka  errekako urak neurtu  eta hainbat gauza aztertu genituen:  kutsadura, gardentasuna,  emaria, errekaren abiadura ... Uraren zikloa, egoerak, zaintza eta gizartearen esku hartzea ezagutu eta ikasi genituen.

Apirilaren 21ean gelako lana egin genuen,  Artelatzeko aditu  batekin kanpoan ikasitakoa borobiltzeko eta barneratzeko. Gelaka urari buruzko hitzaldia eskaini zigun, urtegietatik etxeetara ura nola heltzen den eta egunero zenbat ur agortzen dugun azaltzeko . Primeran pasa genuen, jarrera  partehartzaile agertuz.








2021(e)ko apirilaren 19(a), astelehena

Berrasoeta parkea

Kaixo

Apirilaren 14 eta 15ean LH 4.mailako ikasleak gure Ikastola inguruan dugun Berrasoeta parkera  bisita egin genuen. Bertan, zuhaitzak, animalia mota eta parkean dauden beste elementu batzuk ikusi genituen, baina bereziki zuhaitzen inguruko  azterketak egin genituen. Oso gustora egon ginen!!

Hona hemen argazkitxo batzuk.