2021(e)ko abenduaren 23(a), osteguna

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!

KAIXO LAGUNOK!!!



Egin dugu aurtengoan ere kurtsoaren lehenengo hiruhilekoa! Lan asko egiteaz gain, ikusi duzuen bezala tartea izan dugu ukenduak egin edota lip dub-ak grabatzeko ere!!  Laugarren mailako ikasle eta irakasleok opor zoriontsuak opa dizkizuegu denoi. Hurrengo urtean izango duzue gure berri, adi gure blogera!! 

URTE BERRI ON!! 

4.MAILAKO IKASLE ETA IRAKASLEAK

=) 

2021(e)ko urriaren 14(a), osteguna

LIZARRA

 Kaixo denoi!!

Ikasturte berriari hasiera polita emateko elkarbizitza irteera egin dugu Lizarrara. Oso ondo pasa dugu bertan. Lehenengo egunean piraguismo egin genuen arratsaldean. Arraunean eginez ibaian gora eta behera ibili ginen, edo saiatu behintzat.... Nekatu ginen arren, gauean oraindik ere parrandarako gogoa ere gelditu zitzaigun!! Hurrengo goizean Lizarran bertan dagoen kobazulo batera joan eta esploratzen ibili ginen. Gauza harrigarri bat ikusi genuen: errekatxo txiki bat zegoen kobazuloaren barruan eta badakizue zer?? Ura gazia zen!! Jarraian kanpinera itzuli, maletak egiten bukatu eta tristura handiarekin Urnietara itzuli ginen. Elkarbizitza irteera bat berriro ere egiteko irrikitan gaude! 

Ondo izan!! =)

4. mailako ikasle eta irakasleak 







2021(e)ko ekainaren 28(a), astelehena

 Ikasturte berezi honetan  heldu zaigu etena egiteko unea eta indarberritzea dagokigu guztioi. Beraz, horixe da esan nahi dizueguna: atseden hartu, baliatu momentua gertukoekin egoteko, burua arindu eta irailean, indarberrituta, ikusiko dugu berriz elkar. 

Oporraldi on!


En este curso tan especial nos ha llegado el momento del descanso y nos toca  recuperarnos. Por lo tanto, eso es lo que queremos deciros: descansar, aprovechar el momento para estar con los más cercanos, aligerar la cabeza y nos volveremos a ver en septiembre. 


Oporraldi on!





https://youtu.be/HGQWZ5Xpz0s

2021(e)ko maiatzaren 30(a), igandea

Egun pasa polita

 Kaixo, lagunok:

Gure egutegiarekin jarraituz, oso data berezira ailegatu gara: ikastute amaiera.
Kurtsoari bukaera emateko, eta gure ikasleekin urte osoan bizi izandako  esfortzu eta tentsioak arintzeko, mendi irteera egin genuen ostiralean Muliskue eta  Onddira.
Eguraldi bikaina lagun, egun zoragarria pasa genuen.

2021(e)ko apirilaren 26(a), astelehena

 

Jasangarritasunerako hezkuntzan aditua den Artelatz elkartearen gidaritzapenean Urumea ibaia ezagutu eta bere urak aztertzeko aukera izan genuen.


Apirilaren 19an  eta 20an gelaka  errekako urak neurtu  eta hainbat gauza aztertu genituen:  kutsadura, gardentasuna,  emaria, errekaren abiadura ... Uraren zikloa, egoerak, zaintza eta gizartearen esku hartzea ezagutu eta ikasi genituen.

Apirilaren 21ean gelako lana egin genuen,  Artelatzeko aditu  batekin kanpoan ikasitakoa borobiltzeko eta barneratzeko. Gelaka urari buruzko hitzaldia eskaini zigun, urtegietatik etxeetara ura nola heltzen den eta egunero zenbat ur agortzen dugun azaltzeko . Primeran pasa genuen, jarrera  partehartzaile agertuz.








2021(e)ko apirilaren 19(a), astelehena

Berrasoeta parkea

Kaixo

Apirilaren 14 eta 15ean LH 4.mailako ikasleak gure Ikastola inguruan dugun Berrasoeta parkera  bisita egin genuen. Bertan, zuhaitzak, animalia mota eta parkean dauden beste elementu batzuk ikusi genituen, baina bereziki zuhaitzen inguruko  azterketak egin genituen. Oso gustora egon ginen!!

Hona hemen argazkitxo batzuk.






2021(e)ko otsailaren 24(a), asteazkena

Urnietako ekosistemak ezagutzen

 

Gau goizean Berrasoetako inguruak ezagutzera joan gara eta basoaren inguruko jarduerak burutzera. Primeran pasa dugu eguraldi zoragarria aprobetxatuz. Hemen argazki batzuk: