2023(e)ko ekainaren 1(a), osteguna

L H4. MAILAKO  BERTSO EMANALDIAK

Pasa den maiatzaren 29an eta ekainaren 1ean LH4. mailako ikasleok bertso emanaldia eskaini diegu gure 2. mailako ikaskideei. Hasierako nerbioak pasata, lan polita egin dugula uste dugu eta gure ikaskideen gustukua izan dela. Hurrengo ikasturtean, ere, jarraituko dugu bertsogintza lantzen.








2023(e)ko maiatzaren 24(a), asteazkena

 LH4.MAILAREN EMANALDIA LEKAION

"SORIONEKU" ANTZERKIA LEKAION.

Pasa den maiatzaren 22an LH4. mailako ikasleok Joxemari Berasategik gidatuta antzerki emanaldia eskaini genien Magale ikastetxeko ikasleei. Hilabetetan prestatutako antzerki lana antzestu genien. Guk, ere, aukera izan genuen beraien emanaldiaz gozatzeko. 

Hurrengo zita Saroben dugu ekainaren erdialdean. Emanaldi horiek ikasle eta familiei zuzenduta izango dira.




2023(e)ko maiatzaren 19(a), ostirala

 LH4. MAILAKO IKASLEEN MUSIKA EMANALDIA

HHKO IKASLEENTZAT EMANALDIA

Azken egun hauetan, Anttonek lagunduta,  musika emanaldiak ari gatzaizkie eskaintzen gure HHko ikaskideei. Era askotariko musika hainbat instrumentuz lagunduta oparitu diegu. Jaso ditugun txaloengatik uste dugu beraien gustukoak izan direla. Guk, gure aldetik, hasierako urduritasunak gaindituta  izugarri gozatu dugu.



2023(e)ko maiatzaren 17(a), asteazkena

 LH4KO IPUIN KONTALARIAK

EUSKARAKO PROIEKTUA (EKI LH4)

LH4. mailako ikasleok EKIk proposatzen duen proiektua burutu berri dugu. Horrela ba ipuin egile eta kontalari bihurtu gara. Hainbat saiotan ipuinak idatzi ditugu eta lana borobiltzeko LH3. mailako ikasleei    (eta 2. mailako hainbati)    irakurri eta oparitu dizkiegu. Iraklurketak, eguraldi bikaina aprobetxatuz,  HHko jolas tokian egin ditugu. Gure ikaskideek esan digutenez izugarri gustatu zaizkie ipuinak. Hurrengo urtean, agian,  beraiei tokatuko zaie ipuin egile eta kontalari izatea.





2023(e)ko apirilaren 24(a), astelehena

 LH 4. MAILA LIBURUAREN EGUNA OSPATZEN.


Joan den ostiralean, hilak 21, LH4 mailako ikasle eta irakasleok LIBURUAREN EGUNA ospatu genuen.
Nahiz eta data seinalatu hori apirilaren 23an izan, ikastolan aurreratu genituen ospakizunak. Arratsaldean, LH 4. mailako tutoreok ipuin bat irakurri genion ikasleei norberak bere gelan. Gero, jolastokira jeitsi eta, eguraldi zoragarria aprobetxatuz, ikasleok talde txikitan binaka edo hirunaka jarri ondoren aukeratutako eta astean zehar prestatutako ipuina irakurri genion elkarri. 
Arratsalde zoragarria pasatu genuen ipuinak irakurri eta entzunez.







2023(e)ko martxoaren 24(a), ostirala

ORFF ASTEA

Aste honetan ORFF astea dela eta, ikasle guztiek jo dituzte Metalofonoak, Xilofonoak eta Kariloiak.

2023(e)ko martxoaren 7(a), asteartea

 


LH 4. MAILAKO IKASLEAK DONOSTIAKO TXURI URDIN IZOTZ JAUREGIAN

Pasa den martxoaren 6an, iaz bezala, LH4.mailako ikasle eta hainbat irakasle Txuri Urdin izotz jauregian  goiz pasa egin   genuen.
Bertan, bi begiraleek lagunduta aukera izan genuen patinen gainean gure trebetasuna erakusteko. Izan ziren erorketak (gutxi) eta farre ugari. Jardueraz asko gozatu ondoren eguerdirako ikastolan geunden berriro.






2023(e)ko otsailaren 21(a), asteartea

LH4. MAILAKO NESKA-MUTIL ZIENTZILARIAK

 

NESKA ETA EMAKUME ZIENTZIALARIEN EGUNA


Pasa den otsailaren 11n, "Neska eta Emakume zientzialareien eguna" ospatu zen mundu osoan. Gure ikastolan, ere, ospatu nahi izan genuen eta, horrekin batera, gure ekarpena egin. Aurretik, "Matilda ekektua" zeri deritzen zaion aztertu genuen eta, ondoren, Mary Somerville zientzialariak egindako lanaren inguruan esperimentu txiki bat.





IÑAUTERIAK

 


Iñauteriak otsailaren 16an ospatu genituen sekulako  festa eginez. Hala ere, eta festarekin jarraitu asmoz biharamunean, arratsaldez, LH4. mailako ikasle eta irakasleak mozorrotu eta Berrasoetako parkean egin genuen arratsalde pasa. Hementxe duzue ateratako argazki bat.




2022(e)ko abenduaren 15(a), osteguna

 


LH4. MAILAKOEN ANTZERKIA

Pasa den astelehenan LH$. mailako ikasleok, Joxemari Berasategik zuzenduta, antzerki emanaldiak eskaini genizkien HH5 eta LH1 mailetako gure ikaskideei. Eskertu behar diegu egin ziguten harrera eta oparitutako txaloak. Guk, ere, nerbioak gaindituta ondo pasa genuen.



2022(e)ko urriaren 24(a), astelehena

MENDI IRTEERA BURUNTZARA

 

MENDI IRTEERA BURUNTZARA


Pasa den urriaren 21ean LH4. mailako ikasle eta irakasleok egun osoko mendi irteera egin genuen Buruntzara. Ikastolatik abiatu eta Azkorteraino joan ginen. Bertan atseden txiki bat hartu ondoren Buruntzako gailur aldera jo genuen. Bertatik, Urnietako inguruneak behatu  eta, berriro, Azkortera itzuli ginen bazkaltzera. Bazkal ostean ikastolarako bidea hartu genuen Berrasoetako parkean atsedenalditxoa eginez. Egun ederra pasa genuen gure herriko bazterrak ezagutuz.




2022(e)ko urriaren 11(a), asteartea

LH4 OLLON



LH 4. MAILA OLLON




Pasa den urriaren 6 eta 7an LH 4. mailako ikasle eta irakasleak Olloko (Nafarroa) aterpetxean burutu genuen bi egunetako egonaldia. Bertan, natura eta elikaduraren inguruko hainbat jarduera egin genuen: baratza, animalien zaintza, ogia... Egia esan asko ikasi genuen bertako begiraleekin eta oso-oso ondo pasa genuen. 

2022(e)ko irailaren 21(a), asteazkena

Ongi etorriak 2022-2023 ikasturtera!

 


2022-2023 ikasturteari hasiera eman diogu. Lehenengo irteera zinemaldiarekin lotuta, Belodromora joan gara film bat ikustera: Terra Willy: planeta ezezaguna.

Goiz polita eta atsegina pasa dugu elkarrekin. 

2022(e)ko maiatzaren 17(a), asteartea

AURTENGO ABENTURAK

 Kaixo familia!! 

Ia ia iritsi zaigu kurtso amaiera eta nahiz eta hemen gure berri handirik ez izan galde batetik bestera ibili gara!! Jakin nahi duzue non ibili garen? Jarraitu irakurtzen eta ikusiko duzue!


Ikasturtea ongi hasteko eta pilak kartzeko bi egun zoragarri pasa genituen Lizarrako kanpinean. 



Ba al dakizue zer den landare itsutasuna? Gure landare itsutasuna txikitzeko Garbiñe Larrearen bisita izan genuen. Sendabelarren inguruan asko ikasteaz gain, Milagritos ukendua ere egin genuen. A ze mirariak egiten dituen gure azalean! 





Urnieta liburutegian ere izan ginen Luixi liburu zainarekin. Liburutegian nola ibili azaltzeaz gain bazkide txartela ere egin genuen!! Mila esker Luixi! 

Abenduan zehar balioetan oinarritutako proiektu bat abian jarri genuen, jakingo duzue zein ezta? Bai! Jostailu bilketa. Egape ikastolako familia guztien laguntzarekin jostailu mordoa bildu ahal izan genuen beharra dutenen artean banatzeko. 



2022ari hasiera ezinhobea emateko Bilboko Guggenheim museora joan ginen. Egun paregabea pasa genuen bertan artelanen artean. 





Zer izan nahi duzue zuek handitan? Gure artean denetarik izango dugu etorkizunean!  Informatika fakultatean izan ginen Emakume Zientzialarien inguruan magia jolasak egiten. 




Martxoan bisita oso polita izan genuen. Baikara-ko Esther etorri zen hiru egunetan gurekin lan egitera. Heziketa afektibo sexualaren inguruko lanketa egin genuen eta oso interesgarria eta baliagarria izan zen. Asko ikasi genuen.



Liburuaren Nazioarteko eguna ere ospatu genuen. Maite Franco ipuin kontalariaren abentura entzun genituen eta Nerea Loiola idazlearen Harritxo bat poltsikoan liburua ezagutu genuen. 




Agenda 20-30 lantzen ari gara urteetan zehar, eta oraingoan Añarbera joan gara urak gure bizitzan duen garrantziaz jabetzeko. 





Izango duzue gure berri! Egon adi gure blogera!


Egapeko 4.maila




2021(e)ko abenduaren 23(a), osteguna

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!

KAIXO LAGUNOK!!!



Egin dugu aurtengoan ere kurtsoaren lehenengo hiruhilekoa! Lan asko egiteaz gain, ikusi duzuen bezala tartea izan dugu ukenduak egin edota lip dub-ak grabatzeko ere!!  Laugarren mailako ikasle eta irakasleok opor zoriontsuak opa dizkizuegu denoi. Hurrengo urtean izango duzue gure berri, adi gure blogera!! 

URTE BERRI ON!! 

4.MAILAKO IKASLE ETA IRAKASLEAK

=)