Jasangarritasunerako hezkuntzan aditua den Artelatz elkartearen gidaritzapenean Urumea ibaia ezagutu eta bere urak aztertzeko aukera izan genuen.
Apirilaren 19an eta 20an gelaka errekako urak neurtu eta hainbat gauza aztertu genituen: kutsadura, gardentasuna, emaria, errekaren abiadura ... Uraren zikloa, egoerak, zaintza eta gizartearen esku hartzea ezagutu eta ikasi genituen.
Apirilaren 21ean gelako lana egin genuen, Artelatzeko aditu batekin kanpoan ikasitakoa borobiltzeko eta barneratzeko. Gelaka urari buruzko hitzaldia eskaini zigun, urtegietatik etxeetara ura nola heltzen den eta egunero zenbat ur agortzen dugun azaltzeko . Primeran pasa genuen, jarrera partehartzaile agertuz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina